1.343 biztanleko desfibriladore bat du Nafarroak

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 12a, 08:31

Espainiako erkidegoekin alderatuta laugarren postuan dago Nafarroa desfibriladore kopuruari dagokionez. Aurretik ditu Madril, Extremadura eta Euskal Autonomia Erkidegoa. 

Desfibriladore kopuruari dagokionez laugarren postuan dago Nafarroa Espainiako erkidegoekin alderaketa eginda. 1.343 biztanleko desfibriladore bat dago erkidegoan. Gehiago dituzte Madrilen (desfibriladore bat 753 biztanleko), Extremaduran (desfibriladore bat 1.102 biztanleko) eta Euskal Autonomia Erkidegoan (desfibriladore bat 1.259 pertsonako). Almas Industries taldeak egindako ikerketa lanaren datuak dira horiek. Osasun zentroetatik aldenduta 23.000 desfibriladore daude Espainian barrena, alegia, 10.000 bizilagun bakoitzeko osasun arreta eskaintzen duten tokietatik urruti. Oraindik ere hori bai beste lurraldetan dagoen ratiotik urrun. Estatu Batuetan, Frantzian edota Japonian askoz ere gehiago baitituzte. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!