Ia 70.000 pertsona bizi dira bakarrik

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 10a, 09:12

Gehienek 65 urtetik gora dituzte: 30.700 pertsona. Horien artetik %70 emakumeak dira. Gero eta gehiago dira bakarrik bizi diren edadetuak. 

Gero eta jende gehigo bizi da bakarrik. Eta arazoa ez da bakarrik bizitzea. Arazoa bakardadea sentitzea da. Bakardade hori sentitzea. Askok ez dute erabaki bakarrik bizitzea eta horrek ekar diezazkie arazoak: osasun arazo mentalak, fisikoak edota patologia desberdinak garatzea. Nafarroan 68.600 pertsona dira bakarrik bizi direnak Estatistika Institutuaren 2018ko datuen arabera. 65 urtetik gorakoak dira gehienak, %45: 2017an 26.000 etxebizitzatan bizi zen pertsona bakar bat eta 2018an 30.700etan izan ziren bakarrik bizitzen. Eta emakume aurpegia du bakardade horrek: %70,7 dira emakumeak, 21.700. Horien artetik gehienak, %81, alargunak dira. 

Pertsona bakarrak bizi diren etxebizitzak:

-65 urtetik gorakoak (2018ko datuak):

Guztira

30.700

Emakumeak

21.700

Gizonak

9.000

-65 urtetik gorakoen egoera zibila (2018ko datuak):

Ezkongabeak

6.000

Ezkonduak

900

Alargunak

21.100

Bananduak

800

Dibortziatuak

1.900

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!