"Preso eta iheslariak etxera!" ohiukatuz Udaletxe Plazatik ibilbide zirkularra eginez mobilizazioa egin du LABek eguerdian. Langileen aktibazioa "ezinbestekoa" jo du sindikatuak euskal presoen auzian aurrera pausuak emateko. Lehentasunezko hiru urrats azpimarratu ditu LABeko bozermale Imanol Karrerak: "Dispertsioarekin amaitu behar da, gaixotasun larriak dituzten presoak kalera atera behar dira eta lehenego gradutik bigarrenera pasa".
Preso eta iheslarien kolektiboek hartu dituen erabakiek hori ahalbidetzen dutela adierazi du. "Behar duguna da gizartea aktibatuta egotea honen alde; eta, beste alde batetik, botere politikotik neurriak hartzea eta benetan praktikan eramatea". Biktimen memoria arloan Nafarroan egin den lana adibidetzat jarri du bozeramaleak: "Uste dugu adibide hori ekarri behar dugula presoen auzira. Hori eginez gero, bake justu bat lortuko dugu aurrera begira".