Ingurumenarekiko errespetuz jokatuko duelakoan Trantsizio Ekologikorako Ministerioak ontzat eman du Muga meatzearen proiektua. Geoalcali enpresa ari da aurrera eraman nahian egitasmo hori 2014. urtetik. Meatzea Zangoza, Javier, Undues (Aragoi) eta Urries (Aragoi) herrien artean sortu nahiko luke. Guztira 540 milioi euroko inbertsioa beharko luke eta 500.000 tona potasa produzitzea da asmoa urtero, behintzat lehen fase batean. Bigarren fasean. milioi bat tona ere eskuratu nahiko luke enpresak.
Zertarako potasa atera?
Mineral bat da potasa. Nekazaritzarako erabiltzen da ongarri-osagai moduan. Zenbait lur-eramuk izan ditzaketen gabeziei aurre egiteko baliatzen dute potasa hori. "Lurrak etekin handiagoa emateko oso baliagarria da ongarri-osagai hau. Lurra askoz ere emankorragoa bilaka dezake".