Hezkuntzak milioi bat euro bideratuko ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan hobekuntzak egiteko

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 7a, 07:55

Departamentuak Udal eta Kontzejuen diru-laguntzen deialdiaren emaitza eman du ezagutzera; 33 ikastetxeetan 37 hobekuntza ekintza gauzatuko dira.

Unibertsitate eta Hezkuntza Baliabideetako zuzendaritza orokorrak gaur argitaratu du NAON Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan hobekuntza edo eraldaketa lanak gauzatzeko Udalei eta Kontzejuei emaniko diru-laguntzen emaitza. Hezkuntza departamentuak milioi bat euro bideratuko ditu 33 ikastetxeetan 37 hobekuntza lan egiteko. Era honetara, aurtengo deialdian (iaz egin bezala) eskolan dituzten ikasle guztien artean %40ababes gabeko ikasleak (MSD) dituzten ikastetxe guztiek jasoko dituzte laguntzak. Hala, Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikasteteetan hobekuntzak egiteko milioi bat euro bideratuko ditu, legegintzaldi honetan finkatu den kopurua, izan ere 2015ean 400.000 euro ziren.

33 ikastetxe

Ikastetxe publiko hauetan burutuko dira hobekuntza-lanak:

  • Atarrabiako Lorenzo Goicoa HLHIP
  • Tuterako Elvira España HLHIP
  • Vianako Ricardo Campano HLHIP eta Camino DBHI
  • Larragako San Miguel LHIP
  • Lodosako Ángel Martínez Baigorri HLHIP
  • Cadreitako Doña Teresa Beltrán de Lis HLHIP
  • Valtierrako Félix Zapatero HLHIP
  • Aurizperriko Auzperri HLHIP
  • Obanos HLHIP
  • Eloko Santa Bárbara HLHIP
  • Tafallako Marqués de la Real Defensa HLHIP
  • Barasoingo Martín Azpilicueta HLHIP
  • Murchanteko Mardones de Magaña HLHIP
  • Goizuetako Andrés Narbarte ‘Xalto’ HLHIP
  • Irunberriko San Juan HLHIP
  • Basaburuako Oihanzabal HLHIP (Jaunsarats)
  • Iruñeko San Jorge HLHIP
  • Irurtzungo Atakondoa HLHIP
  • Tuterako Griseras HLHIP
  • Lesakako Irain HLHIP
  • Erriberriko Príncipe de Viana HLHIP
  • Tuterako Monte San Julián HLHIP
  • Mendabiako San Francisco Javier HLHIP
  • Arantza HLHIP
  • Erronkariko Julián Gayarre HLHIP/ Erronkari DBHI
  • Aresoko Nazabal LHIP
  • Baztango Baztan Ikastola
  • Beriain HLHIP
  • Lekunberriko Ibarberri HLHIP/ DBH
  • Garraldako Nuestra Señora de Orreaga HLHIP/ DBHI
  • Altsasuko Zelandi HLHIP
  • Berako Ricardo Baroja HLHIP
  • Azkoiengo Juan Bautista Irurzun HLHIP.

Hobekuntza-lanak aurtengo uztailaren 30a baino lehen hasi beharko dira, eta urriaren 1a baino lehen bukatu. Barne hartzen dituzte, besteak beste, berogailua eta elektrizitatea instalatzea, iturgintza-lanak, saneamendua eta energia aurrezteko eta energetikoki eraginkor izateko obrak, estalkiei, fatxada eta kanpo-arotzeriari, berogailuari eta argiztapenari dagokienez.

Diru-laguntzak ordainketa bakarrean emango dira, obrak amaitzean, edota ordainketa partzialetan, modu honetara: % 25 obrak hasterakoan, kontratistari ordaindutako obra-ziurtagiriek aurreikusitako aurrekontuaren % 25 gainditzen badute; % 50, aurreikusitako aurrekontuaren % 75 gainditzen dutenean, eta gainontzeko % 25, obrak amaitzean, behin lanak justifikatuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!