Etxauribarko Gereziaren I Eguna antolatu dute igande honetarako, Etxaurin

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 6a, 19:57
Arturo Zazpe eta gereziak

Etxauribar Lanean Elkartea, bertako udalak eta Orvalaiz kooperatiba dira ekimenaren antolatzaile eta babesleak.  

Igande goizean ibarreko gerezi eta beste nekaritza elikagaien ekoizleak ere hurbilduko dira Etxauriko plazara.

Etxauribar Lanean, orain sei urte sortutako elkartea da, Etxauribarreko garapenaren alde lanean diharduena: “Bailara guztian zehar auzolanak egin ditugu, baita inauteri herrikoi bat ere, bailarak dituen zerbitzu guztien zerrenda bat hedatu dugu, aberentzako bazkalekuak sortu ditugu, 30 familia baino gehiagok osatzen duen kontsumo-taldea ere badaukagu, Itsasu herriarekin harremanetan gaude senidetze bat osatze aldera eta ondoko bailarakoekin batera toki garapenerako taldea ere sortu da “Bihotzean”. Honengatik guztiarengatik eta gehiagorengatik, gure bailarako gizarte-egitura indartzen ari da. Bestalde, komertzializazio zirkuito txikietan eta zuzeneko salmentetan sinesten dugu, eta gereziaren ekoizpenak bailaran duen inportantzia ikusita, Etxauribarreko lehenengo gerezi feria antolatzera animatu gara.”

Arturo Zazpe, Bidaurretako ekoizlea, gurekin izan da Irrintzi Plazan. Bailaran 80 ekoizle daude eta urtean 200.000 eta 300.000 kilo gerezi biltzen dituzte.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!