Hauteskundeak 2019

Esparzaren proposamena "arduratsua eta zentzuzkoa" dela iritzi dio PSOEk Madrilen

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 6a, 18:37

Jose Luis Abalos PSOEko antolamendu idazkariaren ustez, bebesa ez luke Nafarroako gobernuaren truke izan behar. Carmen Calvo Espainiako jarduneko presidenteodeak Sanchezen inbestidura du lehentasun.

UPNko buru Javier Esparzaren eskaintza "arduratsua eta zentzuzkoa" dela adierazi du PSOEko antolamendu idazkari eta jarduneko sustamen ministro Jose Luis Abalosek, Luxemburgon. Haren ustez, proposamena ez luke Nafarroan Navarra Sumari gobernatzen uztearen truke, ez eta "hutsaren truke" ere.

Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteorde Carmen Calvo ere mintzatu da gaiaz. La Sexta telebistan egin ditu adierazpenak: "Egoera lehentasun bat dago nire alderdian; jarduneko gobernu bat dugu eta Espainiako Gobernua gure gain hartzeko egoeran utzi gaituzten emaitzak ditugu". Gaineratu du horren eraginez, "seguru aski" leku guztietan ez dela lortuko sozialistei gustatuko litzaiekena. Esparzaren proposamena "interesgarria" eta "zentzuzkoa" dela iritzi dio.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!