Hauteskundeak 2019

Esparzaren proposamena ezeztatu dute PPk eta Ciudadanosek

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 6a, 18:18

Madrilen Pedro Sanchezen inbestidura erraztea baztertu dute UPNren koalizio kideek.

UPNko buru Javier Esparzaren proposamena ez dute begi onez ikusi PPk eta Ciudadanosek. PPko diputatu Rafael Hernandok Twitter bidez zabaldu zuen bere iritzia: "Ez dakit oso ongi zer galdu dudan, baina UPNko Javier Esparzak proposatu du Nafarroan PSOEk Podemos+Nbai+Bildurekin goberna ez dezan, PSOE+Podemos+PNV+Bildu+ERCk gobernatutako Espainia babestuko duela Navarra Sumako dipuntatuekin".

Ciudadanoseko Ines Arrimadasek TVE telebistan hitz egin du gaiaz. Twitteren ere zabaldu du mezua. Navarra Sumak gobernatu dezan PSNri abestentzioa eskatu dio. Gobernu "moderatu, orekatu eta serioa" osatzeko gehiengoa dutela dio.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!