Frankismoan esklabo izan zirenak gogoan, Bidankotzen

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 6a, 08:43
Elena Calvo (Burgiko alkatea), Ana Barrena (Memoriaren Bideak) eta Fernan Mendiola (Memoriaren Bideak).

2.400 preso izan ziren 1939 eta 1941 artean Bidangotzeko errepidea egitera behartu zituztenak. Horiei omenaldia egiten die urtero Memoriaren Bideak taldeak. 

Frankismoa esklabo izandakoak gogoan hartuko dituzte ekainaren 15ean urteroko ekitaldian Bidangotzen. 2.400 preso izan ziren 1939 eta 1941 artean Bidangotzeko errepidea egitera behartu zituztenak. Horiei omenaldia egiten die urtero Memoriaren Bideak taldeak. Fernan Mendiolak azaldu du 2004. Urtetik egiten dituztela halakoak eta baliagarriak izan direla Pirinio alde horretako jendeak jakin dezan gertatutakoa. 

Bisita gidatu berezia ere prestatu dute aurtengo. Iaz, Nafarroako Gobernuaren babesarekin, Igariko barrakoia izandakoa berreskuratzea lortu zuten. Garai hartako itxura eman diote eta historiaren zatia kontatzeko baliatuko dute orain. 

Ekainaren 15ean izanen da omenaldia. Lehenago, Burgin, hitzaldia ere antolatu dute ekainaren 7rako, alegia, ostiralerako. Vicente Lacasia frankismoko errepresialiatutako burgiarraren omenezkoa izanen da. Xafla bat ere jarriko dute preso egondako horien guztien omenez.

Frankismoan esklabo izandakoak gogoan izanen dituzte aurten ere.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!