Javier Esparza Navarra Sumako Nafarroako presidentegaia Madrilen izan da gaur Espainiako erregea egiten ari den bilera errondan. Esparzak Espainiako erregeari adierazi dionez, prest dago PSOEko hautagaiarai babesa emateko, bere inbestidura ez dadin Euskal Herriko eta Kataluniako independentisten menpe geratu: "Akordioetara iristeko prest gaude, ez dezaten independentistek giltza izan eta ez dezaten erabaki Espainiako politikaz eta espiniarren etorkizunaz".