Hamahiru urteko neskato bati ukituak egiteagatik, bi urteko espetxe zigorra

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 3a, 14:08

Bularra ukitzeagatik abusu sexuala egotzi diote Iruñeko gizonezko bati. Nafarroako Auzitegiak zigorra ezarri dio 2018an egindakoengatik. 

38 urteko gizonezko batek 13 urteko emakumeari sexu abusua egin ziolako zigorra ezarri dio Nafarroako Auzitegiak: bi urteko espetxe zigorra jarri diote. Fiskalaren eta defentsaren arteko akordioa izan da eta bi urteko espetxealdiaz gainera gizonak ezin izanen du biktimarekin komunikaziorik izan ez eta gerturatu ere hiru urtez. 2018ko ekainaren 2an 22:15ean izan zen erasoa. Emakumearen etxean izan zen haren amarekin zen bitartean. Bularra ukitu zion gizonak emakumearen baimenik gabe. Alkohola hartuta zegoelako leungarria izan du zigorrean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!