Itsaso Torregrosa (LAB): "Sindikalismoari zigorrak ezartzeak agerian uzten du borroka inoiz baino beharrezkoagoa dela"

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 3a, 13:27

>21 hilabeteko espetxe zigorra eskatu dute LAB sindikatuko ordezkari batentzat lan-baldintza duinak aldarrikatzen zituzten protestetan parte hartzeagatik. Askastasun sindikala defendatzeko eta justiziren jarrera salatzeko protesta eginen dute ostegunean 19:00etan Justizia epaitegiaren aurrean. 

La Sangiovesa eta Huerta de Peralta enpresetan izandako borroka sindikalak fruituak izan zituen langileen lan-baldintzen duintzean. Baina, beste ondorio batzuk ere ezagutzen ari da LAB sindikatua. Foruzaingoa eta Fiskaltza ari dira mehatxuka eta epaiketak zabaltzen langileen eta sindikatuko ordezkarien kontra, isunak, espetxealdiak eta Marokora kanporatzeak ere bai.

La Sangiovesaren kasua da lehena. Iruñeko jatetxea da eta lan baldintza guztiz prekarioak zituzten. Iazko uztailaren 7an hasi zituzten protestak jatetxearen kanpoko aldean: pankartekin, pegatinekin eta megafonia bidez adierazten zer gertatzen ari zen lantoki horretan. Horren ondoren Imanol Salinasi jarri dioten zigorra iritsi da orain. Epaiketa izan du eta 21 hilabeteko espetxe zigorra jarri diote LAB sindikatuko ordezkariari. Enpresa izan zen lehena Salinasen aurkako salaketa jartzen baina gero fiskaltzak segitu du gaiarekin. Uste dute, justizia patronalaren interesen alde jokatzen ari dela. Epaiari helegitea jarriko diote orain. 

Huerta de Peraltako borrokaren ondoren ere izan dituzte isunak eta zigorrak. 5.000 euroko zigor ekonomikoa jaso dute langileek eta langileetako bati bi urte eta erdiko espetxe zigorra esakzten diote eta Espainiatik kalera dezatela ere bai. LAB sindikatua ez da besoak gurutzaturik geratzeko asmoarekin azaldu. 

Askatasun sindikala defendatzeko eta justiziaren jarrera salatzeko kanpaina abian jarri du LAB sindikatuak. Lehen hitzordua, ostegunean, 7etan Iruñeko Epaitegiaren parean izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!