Hauteskundeak 2019

PSOEko zuzendaritza, Txibiteren bilera errondaren aurka

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 3a, 11:01

Maria Txibite, Pedro Sanchez eta Maite Esporrinekin, PSNren hauteskunde kanpainako ekitaldi batean

Ferrazek Maria Txibiteri ohartarazi dio ez diola "abala" ematen abiatu berri duen bilera erronda egiteko, balizko gobernu aurrerakoiak EH Bilduren abstentzioaren beharra leukakeelako. 

Informazioa El Confidencial agerkariak zabaldu du, eta SER irrati kateak dio PSOEko zuzendaritzak baieztatu egin diola.

Txibitek asteazkenean hasiko du bilera erronda, Geroa Bairekin, Ahal Dugurekin eta Izquierda Ezkerrarekin, EH Bildu horretatik at utzita. SERen arabera, Ferrazek aurretik finkatu nahi izan du bere jarrera “ofiziala”, Nafarroan gertatzen denak ez dezan zamatu haren hitzarmen estrategia beste erkidegoetan.

Alderdi sozialista Ciudadanos presionatzen ari da, Vox-i “osasun-hesia” ezar diezaion. Eta presio hori egiterakoan, behin eta berriz esaten ari da alderdi sozialistak ez duela negoziatuko ez Voxekin ezta EH Bildurekin ere. Ingurumari horretan, Ferrazek ez ei du nahi EH Bilduren abstentzioaren beharra edukiko lukeen gobernu aurrerakoirik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!