Tiro poligonoaren kontrako martxa, enegarrenez

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 3a, 07:52

Gladys del Estal duela 40 urte polizia tiro batek hil zuela gogoratu zuten atzoko ekitaldian Bardean. Ehunka lagunek egin zuten martxa "gerrarako baliatzen duten eremua deuseztatzeko" eskatuz. 

Bardean kokatua dago tiro poligonoa 1951. urteaz geroztik. Ordutik, urtean behin benetako bonbekin egin ohi izan dituzte ariketa militarrak baina azken urteotan maizago egin izan dituzte halakoak. Bardea eremu naturala eta biosferako babesgune izanda are eta okerragoa da eremu hori bere horretan mantentzen segitzea: segurtasuna, ingurumena eta etika arriskuan jartzen dituelako. Atzo ere ehunka lagun bildu ziren protesta egiteko eta bereziki Gladys del Estal gaztea izan dute gogoan, polizia tiro batek hil baitzuen gazte donostiarra duela 40 urte zentral nuklearren aurkako ekitaldi baketsu batean parte hartzen ari zela. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!