Hamaseigarren aldiz iritsiko da gaur Zinemaren Festa aretoetara. 2,90 euroan erosi daitezke filmeak ikusteko sarrerak eta dagoeneko internet bidez salgai daude. Zinematokira joateko gonbidapena da, ohitura kultural eta soziala gal ez dadin. fiestadelcine.com webgunearen bidez erosi daitezke gaurko, biharko eta etziko sarrerak prezio berezian. 60 urtetik gorakoek eta 14 urtetik beherakoek ez dute behar izanen inolako akreditaziorik. Zinematokietan ere jaso daitezke sarrerak gaurtik aurrera.