78ko sanfeminetako kereilariak deklaratzera deitu ditu Servini epaileak

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 31a, 11:15

Sanferminak78 gogoan, Peñen Federazioa eta German Rodrigezen senideak Bunos Airesen (Argentina) izanen dira ekainaren 5ean.

Argentinako kereilaren barne kokatzen da deialdia. Nafarroako Parlamentua, Espainiako Kongresua eta Europako Parlamentuko hautetsiak lagunduta eginen dute Argentinarako bidaia kolektiboetako kideek. Ekainaren 5ean deklaratuko dute Maria Servini epailearen aurrean.

Frankismo garaian gertatutako gizateriaren aurkako krimenak ikertzen ari da Servini. Rodolfo Martin Villa, 1978ean Espainiako barne ministro izandakoa, irailaren 9an deitu du deklaratzera, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen jazotakoagatik.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!