Hauteskundeak 2019

PSNrekin koalizio gobernua osatzeko prest agertu da Geroa Bai

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 30a, 15:42

Nafarroako Gobernua osatzeko giltza PSNk duela adierazi du Uxue Barkosek. Maria Chivitek bilera sorta eginen du datorren astean Geroa Bairekin, Ahal Dugu-rekin eta Ezkerrarekin. 

Gobernu aurrerakoi, anitza eta egonkorra osatu nahiko luke Geroa Baiko Uxue Barkosek. Hori erdiesteko, lidergoa, giltza, alderdi sozilistak duela agerikoa dela deritzo. Uxue Barkosek argi adierazi du ez dela Maria Chiviteren gobernu baten kontseilari izanen, baina zabalik utzi du koalizio gobernu bat osatzeko aukera.

Maria Chivitek bilera sorta eginen du datorren astean Geroa Bairekin, Ahal Dugu-rekin eta Ezkerrarekin. 

Kanpoko presioen aurrean arduraz jokatu beharra dagoela dio Barkosek. Nafarroako etorkizuna Nafarroan hartu beharraz mintzatu da. Eusko Alderdi Jeltzaleak edo Arnaldo Otegik egindako adierazpenetatik ere aldendu beharra sumatzen du, Geroa Bairen baitan Geroa Baik hartzen dituelako erabakiak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!