Aniser Facility Service zerbitzu anitzeko enpresak, egun Euroestampaciones enpresak soldadura lanak egiteko azpikontratatua duena, orain arte ez zien langileei hitzarmenik aplikatzen. Hainbat bileraren ostean, eta enpresaren jarrera ezkorra ikusita, langileek borroka dinamika bat jarri zuten martxan -lanuzteak eta mobilizazioak aurreikusten zituena-. Atzo lortu zuten aurreakordioa sinatzea.
LAB-ek sinatutako aurreakordioak, besteak beste, honako eduki hauek jasotzen ditu: lanaldiaren murrizketa handi bat -oraingo 1.808 orduetatik 1744 orduetara pasatuko dira 2021ean-, soldata igoera, behin betiko kontratazioa %80ra handitzeko enpresaren konpromisoa eta Nafarroako Metaleko hitzarmenarekiko lotura jasotzen ditu beste eduki batzuen artean.