Gerretarako probak egiteari uzteko eskatuz, protesta

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 30a, 09:02

32 urte daramatza Tiro Poligonoaren Kontrako Taldeak protesta egiten. Ariketa horiek geldi ditzatela eskatzen. 2018an inoizko aurrekonturik handiena bideratu zen gastu militarrera. Eta urteotan inoiz baino gehiago erabiltzen ari dira benetako bonbak eta benetako tresneria Bardeako poligonoan ariketak egiteko.

1951ko ekainaren 9an inauguratu zuten Bardeako Tiro Poligonoa. Frankismoa gori-gorian zela jarri zuten martxan eta demokrazia garaian inor ez da kapaz izan gerra prestaketetearako erabiltzen den eremu hori bertan behera uzteko. Are, paraje naturalean eta biosferako erreserba izendatua dagoen Bardean kokatua dagoenean.

32 urte daramatza Tiro Poligonoaren Kontrako Taldeak protesta egiten. Ariketa horiek geldi ditzatela eskatzen. 2018an inoizko aurrekonturik handiena bideratu zen gastu militarrera. Eta urteotan inoiz baino gehiago erabiltzen ari dira benetako bonbak eta benetako tresneria Bardeako poligonoan ariketak egiteko.

Igandean eginen dute beste urte batez protesta. Hamaika terdietan Los Aguilares eremuan elkartuko dira eta hamabietan tiro poligonoa arteko ibilbidea eginen dute. Aurten gainera, bereziki gogoan izanen dute Gladys del Estal izanen dute gogoan. Duela 40 urte polizia tiro batek akabatu zuen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!