Arazoari arreta handiagoa eman behar zaiola uste du Adriana Goñik. Osasunbideko Psikogeriatrikoko zuzendaria da Goñi eta atzo Federico Soto saria eman zioten suizidioaren inguruko ikerketan aritzeagatik. Datuei erreparatuta azken urteetan bere buruaz beste egiten duen herritarren kopurua mantendu egin da. Iaz 39 bizilagunek jo zuten suizidiora: 29 gizonek eta 10 emakumek. "Perfila gizonezkoarena da. Hirutik bat gizonezkoa izan da", azaldu du. Dena dela, datu horiek behin behinekoak dira. Aldaketa ugari izan daitezke. Suizidioagatik hildakoak direla ziurtatzen ez den arte tramite ugari pasatzen direlako eta ziurrak ez diren kasuak aztertu egiten direlako xeheki.
Prebentzioan lan handiagoa egin behar dela, baliabideak eta tresnak suizidatzeko ideia izan dutenengana iristaraztea eta eskura jartzea zerbitzu publikoek dituzten zerbitzuak. Horiek nabarmendu ditu Goñik. Lehen Mailako arreta zerbitzura jo daiteke edo larrialdi zerbitzuetara ere bai. Osasun Mentaleko zentroak ere badaude eta baita Esperantzaren telefonoa ere halako egoerei aurre egiteko. "Trafiko istripuez ohartarazteko egiten den bezala suizidioa ekiditeko kanpainak ere beharrezkoak lirateke", gaineratu du.
Espainia mailan ez dago protokolo ezarri bat suizidioari aurre egiteko bidean. Hori hala, erkidegoek ahal duten moduan egiten diote aurre arazoari. Goñik uste du, gehiago egin zitekeela guztiek elkarrekin irtenbide posibleak aztertu eta martxan jartzeko. Giza baliabide gehiago, ekonomikoak eta formakuntzakoak beharrezko ikusten ditu Goñik.
Datuak, hotzean
Urtea |
Gizonak |
Emakumeak |
Guztira |
2001 |
28 |
8 |
36 |
2002 |
37 |
6 |
43 |
2003 |
31 |
20 |
51 |
2004 |
38 |
16 |
54 |
2005 |
40 |
12 |
52 |
2006 |
39 |
7 |
46 |
2007 |
48 |
21 |
69 |
2008 |
34 |
15 |
49 |
2009 |
47 |
8 |
55 |
2010 |
32 |
9 |
41 |
2011 |
37 |
14 |
51 |
2012 |
36 |
8 |
44 |
2013 |
31 |
13 |
44 |
2014 |
38 |
8 |
44 |
2015 |
28 |
28 |
56 |
2016 |
36 |
13 |
49 |
2017 |
38 |
7 |
45 |
2018 |
29 |
10 |
39 |
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!