Siemens-Gamesak hiru langile kaleratu dituela salatzeko, elkarretaratzea

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 30a, 07:50

Agoizko lantegian izan da enpresak hartu duen azken erabakia. Mediku-bajan egoteagatik langileak kaleratu dituela salatzen ari dira eta azken aldian lan baldintzak gogortu dituztela ere kritikatzen ari dira.

Siemens Gamesako Agoitzeko langileak enpresak egindako hiru kaleratzeen aurka mobilizatuko dira. Siemens Gamesa juega con nuestra salud. Despidorik ez! lelopean langileak Agoitzeko plantan kontzentratuko dira, 13.00etatik 15.00etara, bajan egoteagatik enpresak hiru langile kaleratu dituela salatzeko. Batzordeak eta langileak, enpresaren Prebentzio eta Lan Osasun politikak zalantzan jartzen dituzte eta baliabide teknikorik gabe erritmoak igo nahi dituztela esan dute, langileen osasuna arriskuan jarriz eta bajan daudenak kaleratuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!