Kontatzeke zegoen botoen %1,86 zenbatu dute, eta eserleku dantza izan da legebiltzarreko hemizikloan. Hogeigarren eserlekua eskuratu du Navarra Sumak, EH Bilduren kaltetan. Zortzi izan beharrean, zazpi parlamentari izanen ditu. Ezkerraren eserlekua ere kolokan zegoen, 26 botorengatik eutsi dio koalizioak duen eserleku bakarrari.