3.000 ikaslek selektibitate probak izanen dituzte heldu den astean

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 28a, 09:12

Ekainaren 4an, 5ean eta 6an izanen dituzte azterketan Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Iazko probetan ikasleen %96,3k gainditu zuten. Bataz besteko nota 6,59 puntukoa izan zen. 

Nafarroako Unibertsitate Publikoak heldu den astean selektibitateko azterketak jarrik ditu mahai gainean Batxilergoko bigarren mailako ikasleek unibertsitate aurreko probak egin ditzaten. Guztira 3.000 ikasle izanen dira azterketa horiek eginen dituztenak eta aurreko urteetako ildoarekin segiko dute probek. Ekainaren 4an, 5ean eta 6an eginen dira eta iazko datuek diote ikasleen %66,3k gainditu zituela 2018an eta bataz beste 6,59 puntu eskuratu zituztela. 

Hamar ikasgai izanen dira fase orokorrean aukeratuko dituztenak ikasleek: Espainiako Historia, Espainiako Hizkuntza eta Literatura, Atzerriko hizkuntza Ingelesa, Matematikak, Aplikatutako Matematikak, Euskal Literatura eta Hizkuntza, Latina, Artea, Atzerriko hizkuntza Frantsesa eta Atzerriko hizkuntza Alemana. Bada beste fase batean sartzen diren ikasgaiak ere. Horiek fase espezifikoko ikasgaiarenak dira. Nota igotzeko baliatzen dituzte ikasleek halako ikasgaien azterketak: Kimika, Enpresa Ekonomia, Artea, Diseinua, Argazki Teknikoa eta Alemana. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!