Hauteskundeak 2019

Konpromisoa bete eta gobernu aurrerakoia eratzeko nahia berretsi du PSNk

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 28a, 07:46

Maria Chiviterekin PSNko alderdikideak pozik atzoko bileraren hasieran.

"Anitza eta aurrera begirakoa" izanen den agintaritza osatzeko dei egiqn dio Geroa Baik. Maria Chiviteri dagokio Uxue Barkosen ustez negoziazio prozesuari ekitea. 

Alderdi sozialistako eskualdeko batzordea batzartu da hauteskundeen biharamunean. Maria Chivite PSNko idazkari nagusiak eta lehendakarigaiak ziurtatu du bere konpromisoa herritarren nahiarekin betetzea dela. Nafarroarentzat aurrerakoia izanen den gobernua osatzea da bere xede nagusia. Espainiatik zer nolako mezuak iristen diren PSNrenganaino jakitea ere garrantzitsua izanen da jakitea: Jose Luis Abalos PSOEren antolakuntza idazkariak esan du EH Bildurekin izan ezik gainerakoekin hitzarmenak adosteko prest dela gainerako alderdi aurrerakoiekin. Chivitek gaineratu du ez duela asmorik Javier Esparza presidente egiteko. Chivitek oraindik ez du aukerarik izan Geroa Baiko Uxue Barkosekin hitz egiteko: "Goiz da oraindik horretarako. Ez ditugu behin betiko emaitzak ezagutzen eta zerbait alda daiteke azken unean", esan du. 

Alderdi sozialistak mugitu beharko du fitxa

PSNk hartu beharko luke zartagriaren kirtena eta gobernu aurrerakoia eta anitza osatzeko mugimenduetan hasi. Hala uste du Geroa Baik hauteskundeen emaitzek hori adierazten dutelakoan. "Maria Chiviteri dagokio lehen pausoak ematea eta esatea zer egiteko prest dagoen eta norekin gobernua eratzeko prest", adierazi dute Geroa Baitik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!