Emaitzak begiratuta ikusten da Geroa Baik eta EH Bilduk ongi eutsi diotela Nafarroako Parlamentuan. EH Bilduk gainera arras ongi Iruñeko Udalean. Geroa Baik ez horren ongi. Hautesleek batez ere arduragabe jokatu duten alderdiak zigortu dituzte. Lau urtez aldaketa posible izan da. Agian hemendik lau urtera berriz izanen da posible. Baina horretarako uste dut bi lezio ikasi beharko dituzte. Alde batetik, gobernuak ausartago jokatu behar zuen. Azken batean, prezio berean jendea berdin-berdin izutuko baita. Eta bigarrena, hauteskundeei begira, aldaketaren aldeko alderdiek paktu taktikoak egiten ikasi beharko dutela.