Bat baino gehiago dira aldaketaren porrotaren arrazoiak. Eta horiek aztertzeari ekinen diogu, datuak aletu ahala: eskuinaren kohesioa, ezkerraren sektore baten zatiketa, Sanchez efektua PSNn… Hausnarketak hausnarketa, laster geldituko dira agerian erregimenaren bueltaren ondorioak. Iruñean segurua da hori. Eta orduan, berriro gogoratuko dugu zer suposatzen duen eskuinaren kudeaketak zerbitzu publikoetan, euskararen normalizazioan, politika kulturalean, hirigintzan eta abar luze batean. Laster nabarituko dugu, nabarituko dugunez, eskuinak bultzaturiko aldaketa. Zer esango digute orduan azken lau urteotan aldaketa horrenbeste gutxietsi dutenek? Orduan ere errepikatuko dute azken hilabeteotan bezala Nafarroan funtsezko aldaketarik ez dela egon? Orain, berriro ere aldaketa dator