Geroa Baik nagusitasunez berretsi du alkatetza Altsasun

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 27a, 13:11

Babesa bikoiztea lortu du Altsasun Geroa Baik. Bost zinegotzi eskuratu zituen 2015ean, oraingoan 10 ditu. Javier Ollo aise gailendu da gehiengo osoa erraz eskuratu baitu. 

Altsasuko Udaletik kanpo gelditu dira PSN, Goazen Altsasu eta Navarra Suma. Ollok alboan izanen ditu EH Bilduko hiru zinegotzi. Botoen %62,5 lortu ditu, 2.400 boto. Sentsazio guztiz gozoa du alkateak. Kudeaketa egokiaren seinale eta herrian bideratu beharreko proiektuak bide onetik eramatearen emaitza direla azpimarratu du Ollok. Aldiz, herriarekiko gertutasun hori erakutsi ez dutenak kanpoan geratu direla uste du. 

Nahiz eta gehiengo osoa erraz lortu, EH Bildurekin alkatetza akordioa erdietsi nahiko luke Ollok. 

Geroa Baik Altsasun inoiz izandako babesik handiena erdiestea lortu du. Bikoiztu egin du babesa duela lau urteko hauteskundeekin alderatura. Javier Ollo izanen da berriz ere herriko alkate.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!