Bi eserleku daude kolokan Nafarroan. Navarra Sumak hogeigarrena eskuratu dezake, 24 botoren aldea ateratzen dio Navarra Suma koalizioak EH Bilduri. Botoen %1,86 geratzen da zenbatzeko. Gerta liteke 19rekin geratzea, eta EH Bilduk zortzigarrena eskuratzea. Baita Izquierda-Ezkerrak duen diputatu bakarra galtzea.
Nafarroako Parlamentu berria ekainaren 19an osatuko dute, eta egun horretan aukeratuko dituzte parlamentuko presidentea eta mahaiko kideak ere.