Hauteskundeak 2019

Desaldaketa garaile

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 26a, 21:11

Aldaketaren gobernua sostengatu duten lau indarrek gehiengoa galdu dute. Barkos Chivite babesteko prest agertu da.

Aldaketaren laukoak ezinen du Nafarroako Gobernuan jarraitu. Zenbakiek ez dute ematen. Botoen %98,14 kontatuta, Navarra Suma da lehenbiziko indarra, 19 parlamentarirekin. PSN da bigarren indarra 11 parlamentarirekin, Geroa Baik bederatzi ditu eta EHBilduk zortzi. Beherakada handia izan du Ahal Dugu-k, zazpi izatetik bi izatera igaro da. Ezkerrak parlamentari bakarra eskuratu du.

Nafarroako Parlamentuan orain arte gehiengo izan duten aldaketaren indarrek ezin izan dute duela lau urtekoa berretsi. Aukeran horretatik urrun geratu dira. Ahal Dugu zazpitik bi parlamentari izatera pasa da, eta berak utzitako tokia Maria Txibite sozialistak hartu eta Uxue Barkos bera ere aurreratu du boto kopuruan.

PSNk 11 legebiltzarkide eskuratu ditu eta ikusteko dago orain zer jarrera hartuko duen Navarra Sumaren hogei legebiltzarkideen aurrean. Uxe Barkos Maria Chivite babesteko prest agertu da. Gbernu aurrerakoia zuzentzeko aukera duela esan dio, gogoraraziz, gobernuan ez ezik, hiri nagusietan ere "gehiengo aurrerakoi eta anitzen" alde egin beharko lukeela. Chivitek "gobernu aurrerakoia" zuzentzeko nahia azaldu du, baina EHBildu baztertuta. Esparza ez dutela lehendakari eginen ere esan du.

UPNk, PPk eta Ciudadanosek indar metaketaren aurrean, Geroa Bai-k, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak Chivite babesteko aukera izan dezakete.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!