Mugituk! hauteskunde kanpaina honetan tamaina handiko ehunka pegatina jarri ditu Nafarroan AHT sustatzen duten alderdien (Geroa Bai, Navarra Suma eta PSOE-PSN) publizitate euskarrietan (kartelak, markesinak, hiribusak ...). Pegatinak bi motakoak dira: lehenbizikoak alderdi hauei azpiegitura honen eraikuntzak dakarkien negozioa nabarmentzen dute. "Gogora ekarri behar dugu ADIFeko makina bat goi kargu eta adjudikazio enpresetako hainbat ejekutibo nahiz politiko azpiegitura honen eraikuntzarekin erlazionaturiko ustelkeria praktikekin inputaturik daudela. Bestaldetik, Europako Kontu Auzitegiak hainbat lanetan inolako justifikaziorik ez duten desbiderapen eskandalagarriak salatu zituen", azaldu du ohar bidez Mugitu taldeak. Alderdi hauetako politikariak “mozkin ederrekin onuradun" izan dira "beraien enpresa lagunei esleipen iruzurtiak egiterakoan".
Bigarren pegatina, Geroa Bai-ri zuzendua izan da nagusiki: beraien hautagaien aurpegietara zuzenduriko tartakada bat da AHT sustatuz aldaketaren alde egotea ezinezkoa dela gogoraraziz koalizio honi. Azpiegitura hau besteak beste, lurraren suntsiketan, balidabide material eta energetikoen xahuketan, lan baldintzen prekarizazioan, murrizketa politiken larriagotzean eta betiko trenaren bazterketan oinarrituriko eredu bat da, eta beraz, ezinezkoa da azpiegitura hau sustatzea eta era berean aldaketa politiko bat babestea, aldaketa hau txikia izanagatik.