Lucia, Aimar, Hugo eta Ibai dira gehien jarri diren pertsona izenak

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 23a, 08:34

Badira zenbait izen aspalditik lehen hamar postuetan irauten dutenak. 2018an erabilienen artean daude: Irati, Noa eta Sofia neskentzat; Martin, Julen, Lucas eta Javier mutilentzat.

Zer hartzen dute gurasoek kontuan jaiotzear dagoen haurraren izena erabakitzerakoan? Askorentzat garrantzitsua da senitartekoen artean ez egotea izen berbera, ez dadila izan izen konposatua, izenak txikigarri erraza izatea eta abizenekin hots egokia izatea. Kontuan hartzeko deitaileak izaten dira horiek guztiak. Hartara, urtetik urtera errepikatzen dira zenbait izen eta horien artean neskei jartzen zaiena Lucia da. 54 neskatok hartu zuten izen hori 2018an eta 2002. urtetik izenik erabilienetakoa izan da. Mutila izatekotan Aimar, Hugo eta Ibai daude berdinduak 2018an 47 umeri jarri baitzioten izen horietakoren bat. Nafarroako Estatistika Institutuaren datuak dira hauek. 

Neskentzako bigarren izenik erabiliena iaz Irati izan zen (45 neskatori jarri zioten izena) eta Iratiren atzetik daude: Noa eta Sofia (40na izen). Jarraian daude: Ane (39) eta Nahia (37). 'Top 10' zerrendan daude izen hauek guztiak gutxienez 2014. urtetik. Kontrara desagertu egin direnen artean dago June. 

2003. urtetik ohikoa izaten da Aimar izena jartzea mutikoari. Baina baita Hugo eta Ibai ere. Martin (46), Julen (42) eta Lucas zein Javier (37). Berrikuntzarik ere bada mutilen izenen kasuan. Lehenengo hamar izen erabilien artean Mateo sartu da indartsu eta 2018an zortzigarren postuan kokatu zen. Kontrara, Iker eta Ander ez dira dagoeneko horren ohiko izenak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!