Erronkariko ardietatik 'Claverina' hartza aldentzeko disuasio-neurriak hartuko dituzte

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 22a, 07:43

>'Hartza Pirinioan dagoen bitartean jarraitu beharreko protokoloa'n jasotako jarraibideak segituko dituzte.
>Uztarrotzen beste bi ardiren heriotza konfirmatu dituzte asteburuan.  

Disuasio-neurriak areagotu eginen ditu Nafarroako Gobernuak ikusirik Claverina hartzak segitzen duela ardiak hiltzen. Asteburuan bi gehiagoren heriotza konfirmatu dute. Erronkarin izaten ari dira batez ere erasoak, Uztarrotzetik gertu. Hartza Pirinioan dagoen bitartean jarraitu beharreko protokoloaren jarraimendua eginen dute eta prebentzioan jarriko dute arreta berezia: eraso gehiago gerta ez daitezen neurriak hartuko dituzte. Hartzaren ohiturak aldatzea bilatuko dute: bere elikagaiak artaldeetatik kanpo aurkitu ditzan nahi dute. 

Joan den udazkenean askatu zuten Claverina hartza Pirinioan. Eslobeniatik ekarri zuten Frantziako Piriniora espeziea gal ez dadin inguru horretan. Nafarroan ikusi dute maiz eta artaldeetan zenbait heriotza eragin ditu. Geolokalizatzaileak ezartzen ari dira hartzaren mugimenduen berri lehenago,argiago eta hobeago jaso ahal izateko. Hartzak erasorik egin ez ditzan bilatzen ari dira baina halakorik susmatu ezkero telefono kontaktu bat ere jarri dute herritarren eskura: 699 30 76 98. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!