Orkoiengo Kayabako langileak Los Arcosko lantegian hartuko dituzte

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 21a, 09:25

UGTren proposamena langile batzordearen gehiengoak onartu du: lan erregulazio espedientean dauden langileek lanpostua mantendu eginen dute eta indartu eginen da KAMS Los Arcos lantegia. 

UGT sindikatuaren Industria, Eraikuntza eta Nekazaritza Federazioak proposamena jarri zuen mahai gainean eta enpresa komitearen gehiengoak babestu du: Orkoiengo Kayaba lantegiko langileak Los Arcoseko KAMS lantegira lekualdatzea da aukera. Enpresa bera dira bata eta bestea eta kontuan hartuta Orkoiengoan Lan Erregulazio Espedientea dutela abian eta enpresak 2021ean itxi nahi duela lantoki hori, lekualdatzea da proposatu dutena orain. Los Arcosko lantokira bideratuko lituzkete lankideak eta hala lanpostua mantentzea lortuko lukete. Horrez gain, KAMSen lantokia indartu eginen litzateke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!