Espainiako futboleko maila gorenean izanen da Osasuna heldu den urtean. Atzo Albacete taldeak ezin izan zion Granadari irabazi eta horrek talde gorritxoari matematikoki Lehen Mailara igotzeko ziurtasuna ematen dio. Ospakizunak bart hasi zituzten gorritxoek. Sadarren jarraitu zuten Albaceteren eta Granadaren arteko norgehiagoka eta gero Gazteluko plazara gerturatu ziren. Iristerako jendeak mukuru betea zuen plaza eta algara, jaia eta ospakizuna izan ziren nagusi. Gaur arratsaldean ere festa lehertuko da Iruñean. 17:30etan irtengo da jokalariekin autobusa Sadarretik eta foru jauregian eginen diete agintariek harrera eta baita udaletxean ere. La Pamplonesa musika bandak ere alaituko du ospakizun hori.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!