Berri Txarrak taldeak jasoko du aurtengo Adarra saria. Donostiako Udalak taldeak musikagintzan egindako ibilbidea saritu nahi izan du. Ekainaren 21ean eginen dute ekitaldea, eta taldeak kontzertua emango du ondoren Viktoria Eugenia antzokian. Kontzerturako sarrerak bihar jarriko dituzte eskuragarri Interneten eta leihatilan.