Alde Zaharra izanen dute hizketagai Iruñeko Udalerako alkategaiek

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 20a, 08:32

AZ Ekimenak antolatu du hitzordua. Deskalzos kaleko 56.ean eginen  dute eztabaida 19:00etan. Navarra Suma, EH Bildu, Geroa Bai,  PSN, Aranzadi, Izquierda-Ezkerra eta Podemoseko hautagaiak izanen dira.  

Etxebizitzaz, pisu turistikoez, gaztetxeaz, mugikortasunaz edota parte hartzeaz hitz eginen dute Navarra Suma, EH Bildu, Geroa Bai, PSN, Aranzadi, Ezkerra eta Podemoseko Iruñeko Udalerako hautagaiek. AZ Ekimenak antolatu du mahai ingurua eta bereziki Alde Zaharraren inguruko gaiak jarriko dizkiete mahai gainean. 19:00etan hasiko da eta Deskalzos kaleko 56.ean eginen dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!