LGTBIQ+ kolektiboa lantokietan "arrotz" senti ez dadin LABek Enpresarien Elkarteari ere inplikazioa eskatu dio

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 17a, 12:15
Lab sindikatuko Ainara Ladron, Itsaso Torregrosa eta Imanol Karrera.

Kolektiboek salatu dute oraindik ere diskriminazioa pairatzen dutela lan eremuan eta halakoekin amaitzeko sindikatuen eta enopresarien lana beharrezkoa dela uste dute. 

LAB sindikatuak lan talde bat du sortua LGTBI gaia lantzeko. Enpresetatik kanpo ari da lan hori egiten baina lantokietan ere garrantzitsua da halakoak garatzen hastea, sindikatuko kideen ustez. Enpresariak "inbolukratu" beharraz hitz egin dute: "Inplikazioa behar da oraindik LGTBIQ+ pertsonek diskriminazioak pairatzen dituztelako euren lanpostuetan", esan du Itsaso Torregrosak. 

Diagnostiko lana eta prebentzio lana egiten ari da LAB sindikatua. Lantokietan eragin ahal izatea da xedeetako bat. Izan ere, LGTBIQ+ elkarte eta taldeekin bildu denean ezagutu du badirela egun diskriminazioak pairatzen dituzten pertsonak lanean ari direla. Ez dira eroso sentitzen, eremu arrotza da askorentzat euren lantokia. Hartara, Nafarroako Enpresarien Elkartera eraman dute eskaria eurek ere inplika daitezen halako egoerak ekiditeko.

LAB sindikatuak Nafarroako Enpresarien Elkarteari igorritako oharra:

Balore heterosexistetan oinarritzen den jendarte kapitalista eta patriarkalean bizi gara. Modu
ezberdinetan derrigorrezko heterosexualitatea inposatzen zaigu: behin eta berriz gure identitateak estereotipatuz, gure bizitza sexualak kuestionatuz, izekak eta umilazioak… Langile guztiok eskubide guztiak bermatuak izan behar ditugu, eta ez dugu inongo diskriminaziorik jasan behar, ez zuzenean, ez zeharka, ez kontatatuak izateko orduan, ez lanean gaudela ere. Gure intimitatea errespetatua izan dadin eskubidea dugu, duintasunerako eskubidea dugu, eta gure identitate eta aukerak ez izkutatzeko eskubidea daukagu, edo azalpenik ez emateko horrela erabakitzen badugu.. Lantokiek, diskriminazio hauek eman ez daitezen, prebentzio neurriak hartu behar dituzte enpresek. Aniztasuna ezin da izan diskriminaziorako, akosorako bazterketarako arrazoia. Enpresek gure aniztasun sexualarekiko inongo diskriminaziorik eman ez dadin baldintzak bermatzeko derrigortasuna izan behar dute. Era berean, jarrera Lesbo-Homo-Trans-Bifoborik izan ez dadin, neurri zehatzak eta jarraibideak jaso behar dituzte, eta kexei, salaketei eta erreklamazioei erantzun behar diete.


Langile klasearen sentzibilizazioa guztiz beharrezkoa da, guzti horregatik, LAB sindikatutik,
langileon ordezkariekin adostuak izango diren plan eta protokoloen derrigortasuna inplementatzea aldarrikatzen dugu diskriminazioarekin bukatzeko, eta lan munduan askatasuna eta aniztasuna irabazteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!