Administrazio publikoan "lidergoa" eskuratu nahi du CCOOk hauteskunde sindikaletan

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 17a, 12:04

Maiatzaren 22an eginen dituzte eta sindikatuak lehen indarra izan nahi du. LABek du gehiengoa egun administrazioan eta CCOOren ustez "ez du erakutsi gai denik lidergo hori izateko". 

Garrantzia handiko hauteskundeak izanen dituzte sindikatuek asteazkenean. Ez dira Administrazioko alor guztietan eginen baina bai parte handi batean: Osasunean, Hezkuntza, administrazio nukleoan…

Comisiones Obreras sindikatuak lehen indarra izan nahi du maiatzaren 22tik aurrera. LABek du gehiengoa egun administrazioan eta ez du erakutsi gai denik lidergo hori izateko. Interes korporatiboen gainetik zerbitzu publikoa sendotzeko nahia duela esan du Comisiones Obreras sindikatuak. Bi aukera ikusten dituzte: LABek eta ELAk erakutsi dutena, askotan gobernuaren nahiei men eginez, edota, Comisiones Obrerasek eskaintzen duen negoziazioaren bidezko akordioak erdiestea.

Murrizketa guztiak atzean utzi nahi dituzte eta lan publikoari dagokion indarra ematea. Behin behinekotasuna oso handia da, lan eskaintza publikoak motzegi geratu dira edota lan baldintzak ez dira gehiegi hobetu.

Parte hartzea oso garrantzitsua izanen dela nabarmendu du Comisiones Obreras sindikatuak. 28.000 langile daude deituak bozka ematera. Comisiones Obrerasek 489 ordezkari izanen ditu hautagaitzetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!