Adintxikikoekin sexua izatearen truke dirua edota tabakoa eskaintzen zien Espainiako polizia batek

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 17a, 07:58

33 urteko espetxe zigorra eskatu du epaitegiak polizia horrentzat 13 eta 14 urteko bi mutikorekin sexu harremanak izateagatik. Beste bi gizoni ere zigorra ezarri diete delitu berarengatik. 

Hiru gizon zigortu ditu Nafarroako Auzitegiko Lehen Sekzioak. 14 eta 33 urte bitarteko espetxe zigorra ezarriko diete 13 eta 14 urte arteko bi mutikorekin sexu harremanak izan eta horien trukean dirua edo tabakoa emateagatik ordain gisa. Delitu horiengatik Nafarroan jarri den zigorrik handiena da hau eta bat dator egiaztatuak geratu diren egitateekin. Akusatu nagusia Espainiako polizia bat da,Lorenzo Camacho Carrion, 59 urtekoa eta mutiko horietako batekin izandako harremanak grabatu zituen. Argazkiak ere atera zizkien adin txikikoei eta hori horrela, zigorrik altuenak ezarri diote. 33 urteko espetxe zigorra ezarriko diote guztira: 8 adintxikikoekin ustelkeria delitua egiteagatik, 20 urte 16 urtetik beherakoei abusu jarraituak egiteagatik eta 5 sekretupekoak ezagutaraztea. 14 urteko mutikoetako batekin internet bidez egin zuen kontaktua (18 urte zituela adierazten zuen kontaktuak egiteko webgune horretan baina bigarren aldian geratu zirenean esan zion poliziari DBHko 3. maila ikasten ari zela eta 15 urte zituela) eta bide horretatik hitzordua egin zuten sexu harremanak izateko diru truke. Hortik aurrera astean behin edo birritan egiten zituzten hitzorduak eta dirua edo tabakoa eskaintzen zizkion poliziak sexu harremanak izatearen truke. Lagun bat ere eraman zezakeela iradoki zion poliziak mutikoari, eta hala, klasekide bati esanda, bi mutikoak kondenatutako poliziaren etxean izan zituzten sexu harremanak harekin. Akusatuak hitzordu hori grabatu egin zuen. 

Beste gizonezko bati, 51 urtekoari 24 urteko espetxe zigorra eskatuko dute eta 45 urteko beste gizonezko batek 14 urteko espetxe zigorra eskatuko dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!