Hemezortzi guardia zibil epaituko dituzte iruzur kasu batengatik

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 16a, 13:32
Bi guardia zibil. Arg: canarias7

Nafarroako Justizia Epaitegiak ekainaren 17an izanen du epaiketa hori. Altzarien mudantzetan iruzur egitea leporatzen diete hemezortzi guardia zibili, haietako baten emazteari eta garraio enpresa bati. 

Poliziek etxez aldatu behar dutelarik (beste toki batera bidaltzen dituztenean lanera, adibidez) Guardia Zibilak mudantzak eragiten dituen gastuengatik konpentsazioa ordaintzen die: Lekualdatzeak Eragindako Kalte-Ordaina deitzen diote horri. Horietan iruzur egitea egozten diete 18 guardia zibili, haietako baten emazteari eta altzarien leku-aldatzeetan parte hartzen zuen garraio enpresari. 

Fiskaltzak guardia zibilentzat 22 hilabeteko espetxe zigorra eskatu du , sei urterako gaitasungabetzea euren lanpostuan, gaitasungabetzea sufragiorko duten eskubidean kondenak irauten duen bitartean eta prozesuaren kostua ordaintzea. Horiek iruzurra egiteagatik eta legez kanpoko ekintzengatik eskatutako zigorrak lirateke. Horiez gain, dokumentu ofizialak faltsutzeagatik hamar hilabeteko zigorra eskatu du egunero hamar euro ordaintzera eta bi urteko gaitasungabezia euren lanpostuan aritzeko. Guardia zibilaren emaztearentzako  iruzurra egiteagatik eta legez kanpoko ekintzengatik hiru urteko espetxe zigorra, diru-laguntza publikoak jasotzeko ezintasuna, onura fiskalak izateko eta gastu prozesalak ordaintzea. Garraio enpresari berriz, hiru urteko espetxe zigorra, diru-laguntzak jasotzeko aukerarik ez eta prozeusaren kostuak ordaintzea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!