Mantal gorriak izanen dituzte ospitalean dauden haurrek. Osasuna Futbol Taldeak hamaika kamiseta emanen ditu horretarako. Panenka aldizkariak bultzatutako ekimen baten parte izanen da modu horretan talde gorritxoa ere. Ekimen interesgarria iruditu zaie jokalariei eta oro har taldeari eta parte hartzea erabaki dute.