Alaba behin baino gehiagotan bortxatzeagatik hamalau urteko espetxe zigorra ezarri diote gizon bati

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 15a, 08:36

Nafarroako Justizia Auzitegiak lehenbizi eta orain Auzitegi Gorenak berretsi du gizon baten aurkako zigorra haren alabak 6 eta 12 urte bitartean zituenean eraso sexuala egitea egotzita. 

Auzitegi Gorenak berretsi egin du lehenago Nafarroako Justizia Auzitegiak erdietsitakoa: gizon bat zigortu dute hamalau urteko espetxe zigorrera haren alaba behin baino gehiagotan bortxatzeagatik. 2010ean hasi ziren eraso sexual horiek, alabak 6 urte zituenean eta 12 urte zituelarik jasan behar izan zuen azken bortxaketa, 2016an. Nafarroako Auzitegiak erabakiaren berri eman ostean erasotzaileak errekurritu egin zuen baina Auzitegi Gorenak berretsi egin du Nafarroako Auiztegiak jasotako kondena. 

Ezarritako zigorra

Hamasei urtetik beherako emakume bati egindako eraso sexualtzat hartua dago gizon honek bere alabarekiko egindako bortxaketak. Hala, hamalau urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorrera kondenatu dute, biktimarekiko ezin izanen du hurbildu 300 metro baino gutxiagora eta espetxe zigorra bete ondoren ere beste bost urtez ezin izanen du biktimarekin hitz egin. Espetxetik irtenda zortzi urtez izanen du "zaintzapeko askastasuna". 60.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio bortxatu zuen alabari. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!