Ospa Mugimenduak jakinarazi duenez, aurtengo lehen hiru hilabeteetan 142 kontrol zenbat ditu Altsasun. Urtarriletik martxo bukaerara Ospa Mugimenduko kideek zenbatutako kontroletatik 88, % 61,97, Foruzaingoak jarri zituen; gainontzeko 54, % 38,02, Guardia Civilarenak izan dira. Ospa mugimenduak “errepresio indar guztiak” herritik alde egiteko eskatu du atzera ere.
Albiste honen informazioa eta argazkia: guaixe.eus-etik hartua.