Akordioa erdietsita itxiko dute Vianako Carrefour

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 14a, 08:42

Enpresak 80 langiletik 76 birkolokatuko ditu gertuen dauden beste denda batzuetan: Iruñean, Tuteran eta Logroñon. Atzo lortu zuten akordio hori. 

Vianako Carrefour saltokia itxi eginen dute. Akordioa erdietsi zuten atzo enpresak eta langileen ordezkariek. 80 langiletatik 76 birkolokatu eginen dituzte gertuen dauden dendetan: Iruñean, Tuteran eta Logroñon. Horrez gain, kaleratzeengatik kalte-ordaina ohikoan ordaintzen denaren bikoitza izanen dela ere jakinarazi dute. Comisiones Obreras eta Lab sindikatuek adierazi zuten atzoko akordioaren ondoren 30 langile joan dira Logroñoko saltokira, Iruñera edota Tuterara 46 langile arte joan ahal izanen dira. Lekualdatzeez gainera bederatzi hilabetez euren senitarteko bati hobekuntza ekonomikoa ezartzea eta sei hilabetez lana uzteko aukera ere eskainiko zaie. 

Birkolokatzetik kanpo geratuko diren langileak berriz, 40 eguneko kalte-ordaina jasoko dute lan egindako urte bakoitzeko eta 55 urtetik gorako langilea izatekotan 45 eguneko kalte-ordaina da jasoko dutena. "Asanbleako %100arengatik babestutako proposamena izan da", nabarmendu dute. CCOO eta Laben ustez "akordio ona" erdietsi dute. "80 langileetatik 76ren etorkizuna ziurtatua geratzen da lanpostu batekin eta gainerakoei kalte-ordain egokia emanen zaie", gaineratu dute. 

Atzo akordatutakoaren ondotik bertan behera gelditu dira lanuzteak eta mobilizazioak eta hemendik aurrera saltokiaren itxieraren egutegia adostuko dute. Carrefour enpresak bi saltoki handi izaten segituko du Nafarroan, baita, Iruñean eta bestea Tuteran. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!