Liburutegiak bakearen eta elkarbizitzaren alde proiektua jarriko dute martxan Nafarroako Gobernuaren baitako hiru alorrek: Elkarbizitzarako eta Giza Eskubideetarako Zerbitzuak eta Liburutegi Zerbitzuak. Esperientzia berriak helarazi nahi dizkiete gazteei Nafarroako ondare kulturala ezagutu eta horretaz gozatzeko. Guztira 52 tailer eskainiko dira Liburutegi Publikoen Sarearen bidez. "Aniztasuna eta pluraltasuna gizartearen adibidez dira, demokratikoa den gizarte baten adibide, librea dena eta Giza Eskubideak defendatzen dituena", esan du Alvaro Baraibarrek, Bake eta Elkarbizitzako zuzendariak. Balore horiek guztiak helarazi nahi dizkiete gazteei ekitaldi hauen bitartez.
Liburutegien esku, 52 tailer
1,2,3... UBUNTU! izeneko tailerra izanen da horietako bat. Narrazioa izanen da 5 eta 9 urte arteko haurrei zuzendutakoa. Peters-en mapa izena du beste tailer batek. Giza Eskubideez ariko dira 9 eta 14 urte arteko gaztetxoekin. Aniztasun anzterki foruma-k hausnarketarako bide izan nahi du eta interkultura aztertuko du. 15 urteko gazteei zuzendutakoa izanen da.
Euskaraz eta gaztelaniaz landu daitezke hiru proposamen horiek. Ahoz eginen diren 20 narrazio izanen dira eskura, 25 tailer Peters-en maparen inguruan eta 7 Forum Antzerki.