Ramon Gonzalo: NUPeko ikasle izatetik, errektore izatera

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 10a, 07:41
Ramon Gonzalo izanen da NUPeko errektore berria. Arg: Negocios de Navarra.

Ikasleenean izan ezik gainerako sektore guztietan irabazi du Gonzalok. %61eko babesa izan du. Abstentzioa handia izan da %89koa. Orain arteko errektorearen jarraipena izanen da, Alfonso Carlosenarena. 

Ikerketa errektore eta Telekomunikazioetan katedradunak, Ramon Gonzalok, irabazi ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoretzarako hauteskundeak. %61eko babesa izan du sektore guztietan berak irabazita, ikasleenean izan ezik. Abstentzioa handia izan da: %89koa. Gonzaloren aurkari izan da hauteskunde hauetan Jose Maria Beriain Apesteguia, Nutrizioan eta Bromatologian katedraduna. 10.433 pertsona zeuden deituta atzoko bozetara

Gonzalo Garcia Logroñon jaioa 1972an. Telekomunikazio Ingeniaritzan doktoretza atera zuen NUPen bertan. Ikasle izatetik orain errektore izatera pasako da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!