Hartzen gaia lantzeko bilera eginen dute Frantziak eta Espainiak

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 8a, 17:15

Claverina hartza, artxiboko irudian.

Gaur bilduko dira bi gobernuak, Madrilen. Nafarroako Gobernuak Frantzia jo du erasoen erantzule.

Madrilen bilduko dira Espainiako eta Frantziako gobernuetako ordezkariak Pirinioetan dauden hartzei buruz hitz egiteko. Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaileak Frantzia jo du erasoen erantzule: "Frantziak erabaki du Claverina  aske uztea, eta alde honetara etortzea erabaki du Claverinak". "Hartza nola urrundu dezakegun aztertu behar da, eta hori, derrigor, Frantziako eta Espainiako estatuen arteko lankidetzatik etorriko da", azpimarratu du Solanak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!