Erronkariko artaldeetatik hartza urruntzeko neurriak hartuko ditu Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 7a, 19:14

Bart Uztarrozen ardi bat hil zuen Claverina hartzak.

Nafarroako Gobernua Erronkariko bailaretako abereen larreetatik Claverina hartza arrea urruntzeko helburuz neurriak ezartzeko operatiboa ezartzen ari da, Pirinioetako hartzaren lan taldeak eta Estatuko Naturgune eta Biodibertsitate Komisioak onartutako "Pirinioetan hartzen interbentzioaren protokoloak" zehaztutakoari jarraiki. Hala, inguruan lan egiten duen Ingurumen Basozainen taldea indartuko da.

Bart ardi bat hil zuen hartzak Uztarrozen. Zazpi eraso gertatu dira Erronkarin, lau azaroan eta gainerakoa azken astean. Guztira zortzi ardi hil dira. Artzatza eta hartza bateragarri egitea da gobernuaren helburua.

Sortita eta Claverina hartzek duten lepokoak ez du unean uneko informaziorik igortzen, eta ordu batzuetara jasotzen dute hartzen kokapenaren berri. Hartzak Nafarroan daudela jakin eta berehala inguruko abeltzain eta agintariei jakinarazten die Nafarroako Gobernuak. Gainera, adierazi dutenez, Pirinioetan bazkatzen diren artaldeei 18 geolokalizatzaile ezarri die gobernuak - 34 ezartzeko asmoa du-, horien mugimenduen berri izateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!