Sanferminetako bortxaketaren auzian ekainaren 21ean ebazpena emanen du Auzitegiak

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 7a, 14:01

Espainiako Auzitegi Goreneko Bigarren salak ekainaren 21ean ebatziko du 2016ko sanferminetan emakume batek jasan zuen talde erasoaren auziari buruz. 

Bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri zien Nafarroako Lurralde Auzitegiak 2016ko sanferminetan emakume bati sexu erasoa egiteagatik auzian dauden bost gizonei. Zigor hori berretsi zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiakiazko abenduan baina epaiaren kontrako helegiteak aurkeztu zituzten alde guztiek eta helegite horien gainean erabakiko du Auzitegi Gorenak ekainaren 21ean. Zigortutako bostak aske daude behin behinean. Epaia irmoa izan artean ez espetxeratzeko erabakia hartu zuen Nafarroako Lurralde Auzitegiak,

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!