Portugalen erbesteratu da Abel Azcona artista iruindarra. Sare sozialetan iragarri zuen joan den astean epaileak berriz ere deklaratzera deituko balu dagoeneko bazuela eskaintza eginda Portugaldik eurenean gelditzeko babesean. Eta halaxe egin du. Gaur deitu du epaileak deklaratzera eta asmorik ez du Azconak bertaratzeko. Portugalen da dagoeneko. Amen izeneko performancean pederastia hitza idazteak "birao" egitea eta "sentimendu erlijiosoen" kontra egitea dela iritzita Abokatu Kristauen Elkarteak salaketa jarria dio artista iruindarrari. Aurretik ere deitua zuen epaileak deklaratzera (otsailean) baina hartan ere ez zen azaldu. Oraingoan ere asmorik ez duela adierazi du sare sozialetan.
242 hostia kontsagraturekin egindako lana da Abokatu Kristauen Elkarteak salatu duena. Horrez gain beste talde ultraeskuindarrek ere jo dute Azconaren kontra: Hazte Oir edota Franco Fundazioa. Askatasun artistikoaren defentsa egiten ari da Azcona deklaratzeari uko eginda, berak sare sozialetan adierazitakoaren arabera.